Raman espektroskopia

Raman espektroskopian parte hartzen duten seinaleak erakusten dituen energia mailen diagrama. Zuzenen lodiera energia mailen arteko trantsizioen seinaleen arteko indarrarekin proportzionala da.

Raman espektroskopia, teknika espektroskopiko bat da, materia kondentsatuko fisikan eta kimikan erabilia frekuentzia baxuko bibrazioak, errotazioak etb. aztertzeko.[1] Bere izena C.V. Raman fisikari indiarraren eskutik hartu zuen, 1930ean Fisikako Nobel sariduna izan zena aurkikuntza honi esker.

Argi monokromatikoaren dispertsio inelastikoan edo Raman dispertsioan oinarrituriko teknika espektroskopikoa da. Argi monokromatiko hori, laser bat izan ohi da, argi ikuskorrekoa, infragorri hurbilekoa edo ultramore hurbilekoa. Laser argiak fononekin edo sistemako beste eszitazioekin interakzionatzean, laserraren fotoien energian aldaketak sortzen dira, hauek frekuentzia handiagoetara edo txikiagoetara desplazatuz. Desplazamendu energetikoak molekularen modu bibrazionalei buruzko informazioa ematen du.

Bestalde, aipagarria da espektroskopia infragorriak antzeko informazio osagarria ematen duela.

  1. Gardiner, D.J. (1989). Practical Raman spectroscopy. Springer-Verlag. ISBN 978-0387502540.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search